domingo, 19 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZAKO EGITURA DESMONTAGARRIA





HORMEN EGITURA TOLESGARRIA









ESTALKIAREN EGITURA





BI ELEMENTUEN ARTEKO KOBINAZIO POSIBLE BATEN MAKETA







Egitura hau, geruza iragazgaitz batekin estali daiteke euritik babezteko, edo eta beste edozein materialekin eguzkitik basteko besterik ez bada.

Egituraren gutxieneko zabalera 10 m-koa izango da eta luzera 5 m-koa. Dimentsia hauetatik habiatuz, konbinazio ezberdinak sortu daitezke, beti ere, estakia osatzen duen egitura kontutan izanda (honek limitatzen baitu egituraren forma eta tamaina.

Materialari dagokionez, naturarekiko erresistentea izan behar duela kontutan izanda, akabera egokidun metal bat izatea ez legoke gaizki.



TRINITATE PLAZAKO PROIEKTURAKO GALDEKETA


(umeekin zegoen emakume bati eginiko galderak)

-Donostian bizi zara urte osoan zehar?

Bai, udan eta neguan

-Alde zaharretik asko ibiltzen zara?

Alde zaharrean bizi nahiz eta egun gehienak hemen pasatzen ditut

-Zer uste duzu dela beharrezkoa Trinitate plazan?

Batez ere negurako aterpe bat, egoteko leku bat, umeek jolastu ahal izteko leku bat. Udan ez da horren beharrezkoa, baina neguan ez dago umeekin egoteko estalitako leku askorik alde zaharrean.


----------------------------------------------------------------------------------


(ikasle bati eginiko galderak)

-Donostian bizi zara urte osoan zehar?

Neguan bakarrik

-Alde zaharretik asko ibiltzen zara?

Ez, noizean behin pasatzen naiz hemetik.

-Zer uste duzu dela beharrezkoa Trinitate plazan?

Ematen du neguan hemen ez dela inor bizi, ez da inor ikusten kaletik. Ez nagusirik ez umerik. Behar bada jendea egoteko leku zabal bat ez legoke gaizki.