martes, 16 de abril de 2013

HABITATA II

(etxea hirian)

3 irakaslerentzako eraikitako etxea.
Arkitekturako fakultatearen sarrera zaharrean adreiluz eraikitako proiektua, eta inguruko eskala, pribatutasuna eta rguzkitzapena zainduz.

Eraikin aurreko plazarantz dagoen lehioa, gustiz irekitzen da, plaza etxearen parte bihurtuz.









GREEN ROOF
(teilatu berdea)


Proiektu hauen ideia, eraikinen teilatuetan lorategiak jartzean datza.

Ideia honen aurrekaria, Le Corbusier dela esan dezakegu. Le Corbusierrek bere arkitekturarako 5 puntuak idatzi zituenean lorategi estalkiak ere kontutan hartu zituen:

-Lorategi estalkiare erabilera edo terraza estalkiaren erabilera. Estakiak laua izan behar zuen. Eraikinak zoruan okupatzen zuen berdegunea estalkian berreskuratu behar zen.


Estalki berde hauen beste helburu batzuk ingurune agradable bat sortzea, eraikin "ekologikoak" eraikitzea, hirian naturarekiko arremana bilatzea, ... izan daitezke.

Hala ere, estalki berdeak sortzeak arazo handiak sortu ditzazke. Esaterako, lorategien pisua oso handia dela kontutan izan behar da eraikitzerako orduan, eta honek proiektuaren gareztitzea dakar.

Esan behar da alde ona ere izan dezaketela estalki hauek: baratze propioa izan dezakegu, hiriko airearen kalitatea hobe dezake, inguruko tenperatura kontrala dezake, ...

Azken finean, oraindik garatu beharreko ideai dela uste dut, kostua txikituz eta onurak handituz.



TRINITATE PLAZA

(Lekuaren aukeraketa)



Trinita plazan oraindik zehaztu gabeko proiektu bat egiteko lekua gorriz markatuta agertzen den espazioa da.
Espazio hau, plazaren sarrerarekiko aurrez-aurre dago, eta egunean zehar argi naturala jasotzen du, eguzkiztapen ona duela esan daiteke.
Gaur egun plaza ixten duen 4. eraikina mendia da, horren ordez, egin beharreko proiektuak plaza ixtea da ideia.